Kanpoko barriak

Bi lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Andoainen eta Tolosan, ETArekin lotuta
Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Andoainen eta Tolosan (Gipuzkoa), ETArekin lotuta. Atxilotuak Juan Ignacio Otaņo Ttintto Bidera banaketa enpresako langilea eta Iņaki Igerategi dira. Goizaldeko 02:00etan atxilotu dituzte.

BERRIA.INFOk jakin ahal izan duenez, oraindik bien etxeak miatzen ari dira. Gainera, garage baten aurrean ere badago Guardia Zibila, Andoainen, eta etxetik ateratakoan horra eramatea espero da. Igerategi  Tolosan atxilotu badute ere, Andoainen bizi da.Tolosako suhiltzaile—parkean atxilotu dute han egiten duelako lan.

Oraindik informazio gutxi dago baina El Mundo Espainiako egunkariak Polizia iturriak aipatuz zabaldu duenez, Miguel Lopez Peņa ETAko kidearekin harremanetan izan ziren orain urte batzuk. Jada orduan horren berri bazuela Guardia Zibilak gaineratu du, baina ez du zehaztu zergatik atxilotu dituzten orain.

Greziako bigarren erreskatea hitzartu dute
Eurotaldeko Finantza ministroek Greziako bigarren erreskatearen inguruko akordioa lortu dute. Horrela, 130.000 milioi euro jasoko ditu, herrialdearen kiebra ekiditeko.

Hamahiru orduko negoziazioaren ondotik onartu dute erreskatea. Horren trukean Atenasek burujabetasunaren zati bat utzi du Greziak.

Atzo bilera hasi aurretik, gehienak itxaropentsu ziren erreskatea egunean bertan hitzartuko zela.

Joseba Agudo abokatuaren epaiketa gaitzetsi du Eskubideak-ek
Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak salatu du "deserriratuen eta erbesteratuen eskubideak defendatzeagatik" euren kide Joseba Agudo epaituko dutela. Egoera prebentiboan 2 urte eta 4 hilabete egon ondoren, bihar epaituko dute Agudo, Auzitegi Nazionalean.

Elkartearen arabera, Agudoren kontrako erasoa "Estatu espainolaren jarreraren salatzaileen kontrako mendeku politika baten ikuspegitik baino ezin da ulertu".

Horrez gain, sakabanaketa salatu dute; Errenteria haren jaioterritik 800 kilometrora egon da Agudo.

Kidetzak 50.140 sinadura bildu ditu haurren zaintza partekatuaren alde
Kidetza Euskadiko Guraso Bananduen federazioak 50.140 sinadura jaso ditu, zaintza partekatuaren inguruko lege proposamen baten alde. Haurren zaintza partekatua arautzea da Kidetzak lege proposamenarekin lortu nahi duena.

30.000 sinadura behar zituen proposamena Eusko Legebiltzarrera eramateko. Justo Saenz Kidetzako presidenteak eta Arantza Bergara familia bitartekariak gaur egin dute azaroan abiatu zuten kanpainaren inguruko balantzea. Jasotako sinaduretatik 32.000 inguru azken hilabete eta erdian jaso dituztela azaldu dute, denbora tarte horretan Kidetza "kalera irten" baita.

Kanpaina horren bitartez Kidetzak ondorioztatu du euskal herritarren %90ak zaintza partekatuaren inguruko legea babesten duela, "bereziki emakumezkoen eta 40 urtez azpiko herritarren artean". Adinduak "geroz eta gehiago" agertzen dira lege horren alde, Kidetzaren arabera.

Presidentetzarako hauteskunde eguna dute Yemenen, hautagai bakarrarekin
Abd Rabbou Mansour al—Hadi da gaur Yemengo presidentetzarako hauteskunde egunean bozkatzeko izango duten hautagai bakarra.

Al—Hadi hautagai bakarra da GCC Golkoko Lankidetzarako Kontseiluak erregimenarekin eta oposizioko plataforma nagusiarekin akordio baten bidez. 66 urte ditu Al—Hadik.

Herrialdea trantsizio demokratiko baterantz eramateko hitza eman du. Hala ere, erregimenaren loturarekin hautsiko ote duen zalantza dute Yemenen, baita hauteskundeen legezkotasunaren ingurukoa ere.

Iberdrola dorrearen inaugurazioa, protesta artean
Bilboko Iberdrola dorrea inauguratu dute gaur eguerdian, eta bien bitartean, hainbat alderdi eta sindikatuk protesta egin dute dorrearen kanpoaldean, Garoņako zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuz. Horiekin batera, 15—M mugimenduko hainbat kidek Espainiako errege—erreginaren bisitaren aurka egin dute protesta.

Errege—erreginekin batera bildu dira inaugurazio ekitaldian Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea, baita beste 400 bat gonbidatu ere.

Abandoibarra pasealekuan kokatuta dago dorrea, eta Cesar Pelli arkitekto argentinarrak diseinatu du. 62.000 metro karratu ditu, 41 solairu eta 165ko metroko altuera. Goiko pisuan, heliportu bat dauka.

Presoen eskubideak urratzen ari direla salatu du Etxeratek
Sabanaketaren eta euskal presoen kolektiboak banaka aurkeztutako eskaerei ezezkoa emanez, presoen eskubideak urratzen direla salatu du Etxeratek, gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan.

Presoen inguruko egoera okerrera doala adierazi du, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuak "aurrerapausoak eman beharrean, atzera doazela". Etxeraten arabera, gobernuek "espetxe politika krudelarekin jarraitzeko asmoa dute".

Presoek jasotako tratua ere salatu dute, hainbat adibideren bitartez. Tartean aipatu dituzte Frantzian Itziar Morenok  "eraso fisikoak" jasan zituela, eta Xabier Arina presoak Guardia Zibilaren eskutik jasandako erasoa.

Horrez gain, urtarrila amaieran eta otsaila hasieran presoen senideek kartzeletan jasandako miaketa "zorrotzak" nabarmendu dituzte.

Presoak askatzeko eta gerturatzeko eskaerekin jarraituko duela berretsi du Etxerak, eta ostiralerako agerraldiekin bat egiteko deia egin du.

Fernandez Diaz:"Zuzenbide estatuak lanean jarraituko du ETA desegiten ez den bitartean"
Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Andoainen eta Tolosan (Gipuzkoa), ETArekin lotuta. Atxilotuak Inaxio Otaņo Ttintto Berria Taldeko langilea (Bidera banaketa enpresakoa) eta Iņaki Igerategi dira. Goizaldeko 02:00etan atxilotu dituzte, eta euren etxeak eta garaje bat miatu ostean, Madrilera eraman dituzte.

BERRIA.INFOk jakin ahal izan duenez, bien etxeak miatu dituzte. Igerategi goizeko 08:30ak pasatuta atera dute etxetik eta Aingurasategi kaleko garaje batera eraman dute. Tolosan atxilotu badute ere, Andoainen bizi da.Tolosako suhiltzaile—parkean atxilotu dute han egiten duelako lan.

Igerategiren etxetik hainbat kaxa atera dituela azaldu dute lekukoek. Hainbat lagun bildu dira atxilotuen etxearen kanpoaldean babesa adierazteko, eta Guardia Zibila joan denean furgoneta bat jo dute, eta Guardia Zibilak sakabanatu egin ditu.

Oraindik informazio gutxi dago baina El Mundo Espainiako egunkariak Polizia iturriak aipatuz zabaldu duenez, Otaņo eta Igerategi orain urte batzuk Miguel Lopez Peņa ETAko kidearekin harremanetan izan ziren, 2008. urtera arte.

Jada orduan horren berri bazuela Guardia Zibilak gaineratu du egunkari horrek hasiera batean. Ondoren, ordea, albiste agentziek esan dute Laurence Le Vert Frantziako epaileak aurreko astean igorri zuen informazio baten harira hasi zela Guardia Zibila atxilotuen peskizan.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi du ETA desegiten ez den bitartean, zuzenbide estatuak lanean jarraituko duela.

Espainiako Gobernuak ETAren ez duela hitz egingo azpimarratu du Fernandez Diazek, eta ez duela harekin negoziatuko. Haren irtenbide posible bakarra desegitea dela gaineratu du.

Fernandez Diazen arabera, desegitea "onuragarria" izango da presoentzat, horrela "banakako espetxeko onurez" baliatuko direlako.

Jaurlaritzak dio ETAren ekintza guztiak delitu direla

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du ETAk "legez kanpoko erakunde bat" izaten jarraitzen duela, eta beraz, "egiten dituen ekintza guztiak delitu gisa hartzen direla".

"Estatuaren segurtasun indarrek euren jardunean jarraitzen dute, eta horregatik atxilotu dituzte ustezko ETAko kideak, epaituak izan daitezen", gaineratu du.

Ezker abertzalea eta Gipuzkoako Foru Aldundia, kezkatuta

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kideak kezka agertu du atxilotutakoek Guardia Zibilaren eskutik jaso dezaketen tratuaren inguruan. Haren arabera, atxiloketak Espainiako Gobernuaren erantzuna dira, euskal gizarteak gatazkaren konponbiderako duen nahiaren aurrean. "Hau da Raxoi, Fernandez Diaz eta Basagoitiren eskaintza bakarra da, konpromisoa eta erantzukizuna eskatzen duen gizarte baten aurrean", esan du.

Ugarteburuk nabarmendu du PP ideia eta proiektu askeen jokaleku batek sortzen dion beldurra disimulatzen saiatzen dela, eta ondorioz, "errepresiora eta eskubideen urraketara" jotzen duela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi du atxiloketak "garai honetatik kanpo" daudela, eta "gatazka konpondu beharrean, hura luzatu baino ez dutela egiten".  Horrekin batera, kezka agertu du atxilotuek jasan dezaketen tratuarengatik, eta atxilotuen "eskubide guztiak" bermatzea eskatu du.

Gatazkaren konponbidearen aldeko konpromiso osoa berretsi du aldundiak,  eta eragile guztiei bide horretan eman beharreko urratsak emateko deia egin die. "Atzerapausorik ez, aurrerapausoak eskatzen ari da—eta euskal jendartea".

Gipuzkoako Foru Aldundiak 787.000 euro inguru bideratuko ditu gizarte ekimena sustatzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak 787.453 euro bideratuko ditu aurten gizarte ekimeneko laguntzetarako. Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du laguntzaren zenbatekoa, eta hori jasotzeko interesa duten elkarteek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko.

Diru laguntza horiek hainbat kostu kubritzeko erabil daitezke; tartean, erakunde eskatzaileen elkartze mugimenduak eragindako kostuen finantzaketarako, programa bereziak martxan jartzeko, eta boluntarioen sustapenean eta prestakuntzan eragina duten programetarako.

2011an 135 erakundek 318 programa edo diru laguntza eskaera aurkeztu zituzten, eta horietatik 101ek jaso zuten laguntza.

PPk eta PSOEk testu bat adostu dute ETAren amaieraz
PPk eta PSOEk ETAren amaierari buruzko testu bat hitzartu dute gaur. Adostutako testua gaur arratsaldean bozkatuko da Espainiako Kongresuan, UPDk aurkeztutako mozioaren alternatiba gisa. EAJk eta CiUk bat egin dute testuarekin.

Testuaren lehen puntua ETAren jarduera armatuaren amaiera aitortzeko da, eta nabarmentzeko “demokraziaren garaipenaren” ondorio izan dela. Bigarren puntuan, dei egingo diote Espaiiako Gobernuari Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta “indar demokratikoekin” hitz egiteko.

Elkarrizketa horren lehen helburua “ETAri behin betiko eta baldintzarik gabe desegiteko” eskatzea da. Bigarren helburua “terrorismoaren biktimen” aldeko konpromisoa indartzea, eta hirugarren helburua “elkarbizitza sozialaren aldeko ahaleginak sustatzea”. Ez da aipatzen espetxe politika malgutu beharra, edo antzekorik.

Dokumentuaren negoziaketan Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, Leopoldo Barreda PPko diputatuak eta Ramon Jauregi diputatu sozialistak parte hartu dute.

EAJk eta CiUk sostengua eman diote PP eta PSOEren testuari. Josu Erkoreka diputatu jeltzaleak adierazi duenez, “testua zuzena eta orekatua” da eta “aurrerapauso garrantzitsu bat” dakar.

Bi urteko zigorra jarri diote emakume bati, senarrari labankada bat emateagatik
Emakumezko bati bi urteko kartzela zigorra ezarri diote, senarri bizkarretik laban bat sartzeagatik. Donostian gertatu zen erasoa, 2011ko maiatzaren 16an.

Epaiaren arabera, emakumezkoaren erasoak hiru zentimetroko zauria eragin zion gizonari, eta hamar egun behar izan zituen bere onera etortzeko.

Erasoaren unean emakumezkoak "antsitate handia eta ezaugarri kliniko depresiboak" zituen, epaian jaso dutenez. Erasotzaileak ezin izango du bi urteren epean senarrarekin harremanetan jarri.

Arrantzale bat hilda agertu zen atzo Pasaiako portuan

Presoen eskubideak urratzen ari direla salatu du Etxerat-ek
Sabanaketaren eta euskal presoen kolektiboak banaka aurkeztutako eskaerei ezezkoa emanez presoen eskubideak urratzen direla salatu du Etxerat—ek, gaur goizean Bilbon emandako prentsaurrekoan.

Presoen inguruko egoera okerrera doala adierazi du, eta Espainiako eta Frantziako gobernuak "aurrerapausoak eman beharrean atzera doazela". Etxerat—en arabera, gobernuek "espetxe politika krudelarekin jarraitzeko asmoa dute".

Presoek jasotako tratua ere salatu dute, hainbat adibideren bitartez. Tartean aipatu dituzte Frantzian Itziar Morenok  "eraso fisikoak" jasan zituela eta Xabier Arina presoari Guardia Zibilak eraso egin ziola.

Horrez gain, urtarril amaieran eta otsail hasieran presoen senideek kartzeletan jasandako miaketa "zorrotzak" nabarmendu dituzte.

Presoak askatzeko eta gerturatzeko eskaerekin jarraituko duela berretsi du Etxerate—k, eta ostiralerako agerraldiekin bat egiteko deia egin du.

Delitu kopurua gutxitu egin zen iaz EAEn
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak jakinarazi du EAEko delitu eta falta kopurua ia %3 gutxitu zela iaz. Datuen balantze "ona" egin du. "Euskadi segurua da", gaineratu du.

Guztira 85.778 delitu eta falta izan ziren iaz, duela bi urte baino 7.000 gutxiago.

"Ekintza terrorista guztiekin amaitu" dutela nabarmendu du Aresek, eta horrek eragina izan duela delitu eta falta kopuruaren gutxitzean.

Preso palestinarren eskubideen urraketa salatu du NBEk
Nazio Batuen Erakundeak salatu du Israelgo Gobernuak 300 palestinar dituela atxilotuta, eta horiek erasoak jasaten dituztela kartzeletan.

"Israelgo Gobernuak atxiloketa administratibo deitzen die, baina zintzoagoa da kargurik gabeko atxiloketa deitzea, edo zuzenean, atxiloketa arbitrario deitzea", esan du Richard Falk NBEko lurralde okupatuetako kontalariak.

Falken jakinarazi du "iturri fidagarriek" baieztatu diotela kargurik gabeko 300 palestinar daudela Israelgo kartzeletan. Horien inguruko informazioa eskatu du, eta kasu bakoitzaren jarraipena egiteko asmoa duela gaineratu du. Gaia 2012ko ekaineko Giza Eskubideen Kontseilura eraman nahi du.

Preso horiek eraso fisiko nahiz psikologikoak jaso dituztela salatu du Falkek, baita mediku laguntza jasotzeko zailtasunak dituztela ere. Gainjendeztatutako ziegatan bizi direla adierazi du, eta senideen bisitak ezin dituztela jaso.

"Atsekabetuta nago salaketa hauek urte askoan egin direlako, eta geroztik ez delako erreformarik eta aldaketarik izan", azaldu du Falkek. "Nazioarteak lehentasun handiagoa eman beharko lioke preso palestinarren giza eskubideen urraketari".

KIROL EMAITZAK

Fernandez Diaz: "Zuzenbide estatuak lanean jarraituko du ETA desegiten ez den bitartean"
Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Andoainen eta Tolosan (Gipuzkoa), ETArekin lotuta. Atxilotuak Inaxio Otaņo Ttintto Berria Taldeko langilea (Bidera banaketa enpresakoa) eta Iņaki Igerategi dira. Goizaldeko 02:00etan atxilotu dituzte, eta euren etxeak eta garaje bat miatu ostean, Madrilera eraman dituzte.

BERRIA.INFOk jakin ahal izan duenez, bien etxeak miatu dituzte. Igerategi goizeko 08:30ak pasatuta atera dute etxetik eta Aingurasategi kaleko garaje batera eraman dute. Tolosan atxilotu badute ere, Andoainen bizi da.Tolosako suhiltzaile—parkean atxilotu dute han egiten duelako lan.

Igerategiren etxetik hainbat kaxa atera dituela azaldu dute lekukoek. Hainbat lagun bildu dira atxilotuen etxearen kanpoaldean babesa adierazteko, eta Guardia Zibila joan denean furgoneta bat jo dute, eta Guardia Zibilak sakabanatu egin ditu.

Oraindik informazio gutxi dago baina El Mundo Espainiako egunkariak Polizia iturriak aipatuz zabaldu duenez, Otaņo eta Igerategi orain urte batzuk Miguel Lopez Peņa ETAko kidearekin harremanetan izan ziren, 2008. urtera arte.

Jada orduan horren berri bazuela Guardia Zibilak gaineratu du egunkari horrek hasiera batean. Ondoren, ordea, albiste agentziek esan dute Laurence Le Vert Frantziako epaileak aurreko astean igorri zuen informazio baten harira hasi zela Guardia Zibila atxilotuen peskizan.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi du ETA desegiten ez den bitartean, zuzenbide estatuak lanean jarraituko duela.

Espainiako Gobernuak ETAren ez duela hitz egingo azpimarratu du Fernandez Diazek, eta ez duela harekin negoziatuko. Haren irtenbide posible bakarra desegitea dela gaineratu du.

Fernandez Diazen arabera, desegitea "onuragarria" izango da presoentzat, horrela "banakako espetxeko onurez" baliatuko direlako.

Jaurlaritzak dio ETAren ekintza guztiak delitu direla

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogorarazi du ETAk "legez kanpoko erakunde bat" izaten jarraitzen duela, eta beraz, "egiten dituen ekintza guztiak delitu gisa hartzen direla".

"Estatuaren segurtasun indarrek euren jardunean jarraitzen dute, eta horregatik atxilotu dituzte ustezko ETAko kideak, epaituak izan daitezen", gaineratu du.

Ezker abertzalea eta Gipuzkoako Foru Aldundia, kezkatuta

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kideak kezka agertu du atxilotutakoek Guardia Zibilaren eskutik jaso dezaketen tratuaren inguruan. Haren arabera, atxiloketak Espainiako Gobernuaren erantzuna dira, euskal gizarteak gatazkaren konponbiderako duen nahiaren aurrean. "Hau da Raxoi, Fernandez Diaz eta Basagoitiren eskaintza bakarra da, konpromisoa eta erantzukizuna eskatzen duen gizarte baten aurrean", esan du.

Ugarteburuk nabarmendu du PP ideia eta proiektu askeen jokaleku batek sortzen dion beldurra disimulatzen saiatzen dela, eta ondorioz, "errepresiora eta eskubideen urraketara" jotzen duela.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi du atxiloketak "garai honetatik kanpo" daudela, eta "gatazka konpondu beharrean, hura luzatu baino ez dutela egiten".  Horrekin batera, kezka agertu du atxilotuek jasan dezaketen tratuarengatik, eta atxilotuen "eskubide guztiak" bermatzea eskatu du.

Gatazkaren konponbidearen aldeko konpromiso osoa berretsi du aldundiak,  eta eragile guztiei bide horretan eman beharreko urratsak emateko deia egin die. "Atzerapausorik ez, aurrerapausoak eskatzen ari da—eta euskal jendartea".

Eguna iruditan

Sei edukiontzi erre dituzte Lekeition, eta ondorioz, bi ibilgailu kiskali dira
Lekeitiko (Bizkaia) portuan sei edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean, eta horrek bi ibilgailu kiskalita geratzea eragin du. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailetik jakinarazi dute hirugarren ibilgailu bat ere kaltetu duela suak.

Momentuz ez dakite nola piztu den, baina eragindako sutea izan dela argitu dute.

Chavezek dio "ziurrenik" beste kimioterapia tratamendu bat jaso beharko duela
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak esan du "aukera asko" daudela tumorea kendu zioten tokian aurkitu dioten hiru zentimetroko lesioa "gaiztoa" izateko. Hala jakinarazi du Chavezek VTV telebistan egindako adierazpen batzuetan.

Tumorea gaiztoa balitz, "ziurrenik beste kimioterapia fase bat" hasi beharko lukeela gaineratu du. "Horrek geldiarazi egingo ninduke, noski", esan du, urriaren 7ko hauteskundeei eta aurreko kanpainari begira.

Hala ere, medikuak itxaropentsu dira Chavezen arabera, eta haren osasun egoera aurrekoa baino "askoz hobea" da.

Habanara joango da datozen egunetan, lesioa sendatzeko.

Iraitz Gesalaga 'Tximas' gazte zarauztarra aske geratu da
Iraitz Gesalaga 'Tximas' gazte zarauztarra aske geratu da bart, bere kontrako auzian epaileek absolbitu ostean. Ziburun orain urtebete atxilotu zuten, Zarautzen Itsaso Urteaga atxilotzen zuten bitartean. Urteaga handik egun batzuetara utzi zuten aske, baldintzapean, eta Gesalaga Espainiaratu egin zuten.

Aurreko astean epaitu zuten Gesalaga, eta fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat. Absolbitu egin zuten atzo, ordea, eta goizaldean Zarautzera itzultzekoa zen.

Iberdrolako dorrea goian eta protestak beheran

Haur lapurtuen auziaren inguruko zuzeneko saioa, bihar 11:00etan, BERRIA.INFOn
Aurreko astean haur lapurtuen auziak bultzada garrantzitsua jaso zuen Eusko Legebiltzarrean, 1940 eta 1990 artean lapurtutako haurren kasuak aztertzeko batzorde bat osatzea erabakita. Azken hilabeteetan haur lapurreten salaketa geroz eta gehiago jaso dira epaitegietan, eta Berria Telebistak bihar zuzeneko saio batekin helduko dio gaiari.

Goizeko 11:00etan hasiko da saioa, eta hiru izango dira gaiaz hitz egitera gonbidatuak: Inmaculada Garate Gipuzkoako Fiskaltzako fiskala, Marian Zubia SOS Haur Lapurtuak elkarteko bozeramailea eta ustez haurra zenean lapurtua izan zena, eta Arantza Galdos 1963. urtean Akizen anai bat lapurtu zietela salatu duen senidea.

Aralarrek alderdikideei galdetuko die Amaiurreko alderdiekin koalizioa osatzearen inguruan
Aralarrek alderdiko kideei galdetuko die Amaiur osatzen duten alderdiekin berriro koalizioa osatzeko proposamenari onarpena ematen dioten. Martxoaren 3an egingo duen batzarrean aztertuko dute gaia, datozen hauteskundeei begira. Dagoeneko "hitz egiten ari direla" jakinarazi du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak, baina alderdikideen oniritzia beharrezkoa da haren ustez, "negoziazioekin modu formalago batean jarraitzeko".

Akordioa, ordea, hauteskundeetatik haratago doala nabarmendu du gaur Donostian emandako prentsaurrekoan. "Etorkizuneko helburua eta ideologia—helburua" ere edukiko lituzke akordioak.

Zabaletak onartu du proposamenarekiko "sektore kritiko bat" badagoela, baina argitu du proposamena ez dela "baztertzailea". Horrez gain, Zabaletak gogorarazi du Aralarren izaera beti egon dela lotuta "bakea bultzatzearekin eta bide politikoak erabiltzearekin".

"Amaiur koalizioak lortu dituen emaitzak inoiz ezker abertzale eta pluralak hauteskunde orokor batzuetan lortu dituen emaitza onenak dira", esan du Zabaletak. Horregatik, "euskal gizarteak azaldu duen jokaerari ezin zaio muzin egin", gaineratu du.

25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, ustez bikotekideari eta koinatuari jotzeagatik
Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon, haren bikotekideari eta koinatuari jo dielakoan. Ertzaintzak azaldu duenez, ustezko erasotzailea hordi iritsi da etxera, eta haren bikotekideari semearekin zegoenean eraso dio. Adingabea da semea.

Koinatua emakumezkoa laguntzen saiatu da, eta orduan eraso dio ustez gizonezkoak.

Gipuzkoako beste 34 herritan atez ateko sistema martxan jarri nahi du Bilduk
Zaborren bilketarako atez ateko sistema datorren urtetik Gipuzkoako beste 34 herritan jarri nahi du Bildu koalizioak, eta bihartik aurrera hasiko da eskaera udalbatzarretara eramaten. Oraingoz, udalbatzar hauen berri eman du:

Bihar udalbatzarra: Legorretan.

Otsailean edo martxoan: Lezo, Billabona, Zizurkil, Bergara eta Astigarragan.

Apirilean: Berastegi eta Zaldibian.

Maiatzean: Zarautz, Mutriku eta Pasaian.

Ekainean: Ordizia, Arrasate, Orio eta Getarian.

Gaur egun Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolan dago atez atekoa —laurak Gipuzkoan—, eta Bilduk adierazi du oso gustura dagoela. "Beste sistemekin %25 birziklatzen da eta atez atekoarekin %90. Zaborra kontrolik gabe sortu izan dugu eta atez atekoa da gaurko sistemen alternatiba bakarra", esan dute Bilduren izenean Ainhoa Zabalo Lezo alkateak eta Mikel Biain Oņatikoak gaur, prentsaurreko batean.

34 herri horietan ere atez atekoa onartuko balute, 38 herrietan Gipuzkoaren erdia bizi dela azpimarratu du Bilduk.

Sakanan ere bai

Koalizioa Nafarroan ere ari da zaborren bilketa era hori jarri nahian; Sakana eskualdeko herrietan, hain zuzen. Mankomunitateak erabakia hartua du, eta aurten martxan jartzekotan da. Bideragarritasun plan tekniko bat prestatzen ari da orain; apiril bukaerarako egina espero du. Hori jaso bezala, sentsibilizazio eta parte hartze dinamikak hasiko ditu, Adolfo Araiz mankomunitateko presidenteak azaldu duenez.

Eskualdean materia organikoa tratatzeko azpiegitura bat jartzea nahi dute, eta hori negoziatzen ari da Nafarroako Hondakinen Kontsortzioarekin. Azpiegitura hori jartzea eta atez ateko bilketarekin hastea, biak paraleloan egin beharreko lanak direla adierazi du Araizek; atez atekoaren ezarpena, beraz, planta horren eraikuntzak ere baldintzatuko du. Baina mankomunitatea seguru dago erabakiaz, eta urtebete baino lehenago martxan egongo dela iragarri du.

Hamabost herri eta 21.000 biztanle ditu Sakanak.

Hungariarentzako 495 milioi euroko laguntza bertan behera utzi nahi du Europak
"Gehiegizko defizita ez murrizteagatik", Hungariarentzako 495 milioi euroko laguntza bertan behera uzteko proposamena egin du gaur Europako Batzordeak. Erabakia ez lukete aurtengo urtean ezarriko, 2013ko urtarriletik aurrera baizik.

"Erabakia neurrikoa, justifikatua eta badaezpadakoa da", esan du Olli Rehn Ekonomiarako batzordeko komisarioak Bruselan, prentsaurreko batean. "Helburua Hungariako ekonomian berriz ere konfiantza sortzea da", Rehnen arabera. Johannes Hahn komisarioaren ustez, berriz, "xedea ez da zigortzea. Hungariak etxe barruan ordena jartzeko pizgarri izan nahi du neurriak".

2011n Hungariako defizita ofizialki %3,6koa zen, baina Europako Batzordeak uste du kalkulu hori egitean unean uneko neurri batzuk eta "salbuespeneko" osagaiak hartu zirela kontuan, eta zorra %6koa izan zitekeela.

Rehnek adierazi du Hungariak ez duela neurririk hartu defizita jaisteko, "Bruselak maiz ohartarazi izan duen arren".

Europako Batzordeak Belgika, Zipre, Malta eta Poloniako zor publikoaren mailak ere aztertu ditu, eta iritzi dio herrialde haietan bai hartu zituztela neurriak defizita %3tik behera jartzeko.

"Konponbidearen garaian" atxiloketarik ez dutela onartzen salatu du hainbat eragilek
"Konponbidearen garaian" atxiloketak ez dituztela onartzen salatu du hainbat eragilek gaur goizean Donostian, "Euskal Herriko gizarteak ez duelako iraganaldira itzultzea onartzen". Iņaki Igerategiren eta Inaxio Otaņoren atxiloketak salatzeko agerraldia egin dute, eta horrekin batera, XXI. mendean Europako estatu batean "tortura arriskuan egotea jasangaitza" dela gaitzetsi dute.

Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, LAB, EILAS, EHNE, Bilgune Feminista, TAT, Behatokia, Herrira, Gazte Independentistak eta ESAIT bildu dira agerraldira. Senideei elkartasuna azaltzearekin batera, elkarretaratzeak deitu dituzte.

"Inkomunikazioak dirauen bitartean" Andoaingo udaletxearen aurrean 12:00etan eta 19:00etan biltzeko deia egin dute, eta bihar, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Espainiako Gobernuaren ordezkaritzen aurrean, 19:00etan. Larunbatean 12:00etan Andoainen manifestazioa egingo dute.

"Gure arazoak mahai baten inguruan hitzen bitartez konpondu nahi dituen gizarte heldua gara. Horregatik estatuek beraien errepresio estrategia lehenbailehen bertan behera uztea eta alde guztien arteko elkarrizketa politikoa nahi dugu", adierazi dute prentsaurrekoan.

Protagonista nagusia euskal gizartea da, haien arabera, eta gatazkaren konponbidean "urrats nabarmenak" egin dira; horien artean, Aieteko Nazioarteko Konferentzia eta ETAk hartutako erabaki "historikoa".

"Estatuko ordezkariek ere ezin dute hori ukatu, eta Euskal Herrian jende gehienak itxaropenez aro berriaz hitz egiten du", gaineratu dute.

Megauploadeko sortzailea libre utzi dute, behin-behinean
Kim Schmitz Megaupload atariko sortzailea behin—behinean libre utzi du Zeelanda Berrian Nevin Dawson epaileak, hark ihes egiteko arriskurik ez dagoelakoan. Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 3an kontrako iritzia zuten epaitegiek, Schmitzek ospa egin zezakeela uste zutelako.

Jabetza intelektualaren aurka jarduteagatik Poliziak Megaupload itxi egin zuen urtarrilaren 20an, eta Schmitz atxilotu egin zuten. Megauploadekin loturiko 18 domeinu itxi zituzten, eta 50 milioi dolarren balioa duten (309 milioi euro inguru) ondasunak atzeman. AEBetako gobernu iturrien arabera, Megauploadek 138 milioi euroko irabaziak zituen eta 400 milioi euroko galera eragiten zien edukien ekoizpen etxeei.

Schmitz orain zaintzape elektronikoan izango dute, Aucklandeko (Zeelanda Berria) bere etxean bizi beharko du eta gehienez ere 80 kilometrora joan ahal izango da, ezingo du Interneten sartu eta ezingo du hegazkinik hartu.

Lokarrik dio "berradiskidetzarako egoera berria sortu" beharko dela
Lokarri herritar sarearen arabera, "egungo bake prozesuan" hiru prozesu desberdin daude: indarkeriaren behin betiko amaiera ziurtatzeko prozesua, elkarrizketa politikoarena eta gizartea berradiskidetzearena. "Bakoitzak bere ezaugarriak, subjektuak eta garapen ereduak ditu", Lokarrik dioenez, eta berak berradiskidetzerako hamar erronka aurkeztu ditu gaur, lehentasunen artean baitu egiteko hori.

"Gizartea berradiskidetzeko prozesua zauriak sendatzera bideratuta dago eta, era berean, behar bezalako oinarriak jarri nahi dira, aurrerantzean horrelako indarkeria urterik ez izateko, giza eskubideak ez urratzeko eta kanporaketarik ez izateko", esan du Lokarrik gaur, prentsaurreko batean. "Iraganean gertatu denari dagokionez, helburua da azken 50 urte hauetan gertatu diren giza eskubideen urraketa guztiak aitortzea. Orainari dagokionez, helburua integratzea da. Hau da, egoera berria sortu beharra dago, giza eskubide guztiak errespetatzeko eta sufrimendu esparruak ezabatzeko. Azkenik, etorkizunari begira, gizartea berradiskidetzeko prozesua garatuko bada, oinarriak jarri beharko dira, berriz ere gatazkaren kudeaketa hondagarririk gerta ez dadin".

'Hamar erronka berradiskidetzarako'

— Egia. Kontatu eta argitu egin behar da azken urteotan gertatu denari buruzko egia guztia.

— Memoria. Gizarteak, bai eta gizartea ordezkatzen duten erakundeek ere, gertatutakoa ez ahazteko betebeharra dute, bai eta Giza Eskubideetan izandako urraketa guztien memoria gordetzeko betebeharra ere.

— Biktimen aitorpena. Oinarrizko Giza Eskubideak urratu dizkieten pertsona guztiek neurri berean dute aitortza eta ordaina jasotzeko eskubidea, inolako desberdintasunik gabe eta inolako bazterketarik gabe.

— Eragindako kaltea aitortzea. Beharrezkoa da iraganean Giza Eskubideen urraketan izandako erantzukizunari buruzko autokritika kolektibo bat egitea .

— Gizarte ekarpena. Erakundeek, gizarteak eta komunikabideek, oro har, bere esku daukate gizartea berradiskitzeko behar diren neurriak hartzea. Eragile aktiboak izan behar dute erronka horretan.

— Gizatiartzea. Berradiskidetzea gauzatuko bada, Giza Eskubide guztiak eta oinarrizko askatasun demokratiko guztiak errespetatzeko moduko esparru bat sortu behar da.

— Kultura politiko berria. Kultura politiko nagusia errotik aldatu behar dugu, zatiketa eragiten duen hizkuntza alde batera utziz eta errespetuan oinarritutako harreman politikorako esparru bat adostuz.

— Ez errepikatzeko konpromisoa. Etorkizuneko bizikidetzak Giza Eskubideen urraketarik ez errepikatzeko konpromisoa behar du; konpromiso argi, zehatz eta tinkoa, hain zuzen ere.

— Metodo baketsua eta demokratikoa. Etorkizunari begira, metodo baketsu eta demokratiko bat zehaztu beharra dago, desberdintasun politikoei irtenbide berriak bilatzeko.

— Bakearen kultura. Laburbilduz, gizartea berradiskidetuko bada, euskal gizartean bakearen aldeko kultura garatu beharra dago, betiere giza duintasunaren errespetuan, aniztasunean, berdintasunean, elkarrizketan eta parte—hartzean oinarriturik.

Abenduko topaketaren emaitza

Iazko abenduaren 17an, Lokarrik herritarren arteko topaketa bat egin zuen Barakaldon, BECen, gizartea berradiskidetzeari buruzko gaia aztertzeko. Gizarte eta politika sektore askotako jendea bildu nahi izan zuen, proposamenak elkarren artean banatzeko. Jardunaldi emaitza da gaur aurkeztu duena.

Arriolak dio Donostiako metroaren %25 "errealitate" dela dagoeneko
Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du Donostiako metroaren lanekin, eta "proiektuaren %25 gutxi gorabehera dagoeneko errealitate dela" azaldu du Iņaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak. EAJk metroaren obren inguruan egindako galderari erantzun dio horrela Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Jaurlaritzak 200 milioi euro bideratu ditu obra horietara; iaz 147,7 milioi euro eman zituen, eta aurten 35,5 milioi jarriko ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, ezezkoa eman zion finantzaketan parte hartzeari. Aldundiaren ezezkoak eta krisi ekonomikoak lanen erritmoa motelduko dutela jakinarazi du Garraio sailburuak.

Hala ere, Arriolak gaineratu du "eskua luzatzen" jarraitzen diola aldundiari, "proiektu estrategikoarekin" bat egin dezan. "Dezente kostatzen zait ulertzea Bilduk ez egitea bat tren sozialaren proiektu honekin",  nabarmendu du. Horrez gain, espero du Gipuzkoako Batzar Nagusietan ekimenen bat onartzea, aldundiak proiektua bultza dezan.

Iraitz Gesalaga gazte zarauztarra aske geratu da
Iraitz Gesalaga gazte zarauztarra aske geratu da bart, bere kontrako auzian epaileek absolbitu ostean. Ziburun orain urtebete atxilotu zuten, Zarautzen Itsaso Urteaga atxilotzen zuten bitartean. Urteaga handik egun batzuetara utzi zuten aske, baldintzapean, eta Gesalaga Espainiaratu egin zuten.

Aurreko astean epaitu zuten Gesalaga, eta fiskalak hamar urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat. ETAren informatika arduradun izatea leporatzen zioten. Absolbitu egin zuten atzo, ordea, eta goizaldean Zarautzera itzulti da.

Zazpi lagun hil dira Afganistanen, Korana erre zutela salatzeko protestetan
Kabul ondoan NATOk duen base batean Korana erre zutela salatzeko gaur Afganistanen izandako protestetan zazpi lagun hil dira Poliziaren tiroen ondorioz, iturri ofizialek esan dutenez.

Shinwari barrutian izan dira liskarrik handiena, herrialdearen iparraldean: sei lagun hil dira eta beste hamalau zauritu.

Iberdrolako dorrea goran eta protestak beheran

Enplegua sustatzeko planak 321 milioi euroko aurrekontua izango du aurten
321 milioi euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzak enplegua sustatzeko planera. Confebask EAEko enpresarioen elkarteak eta UGT eta CCOO sindikatuek bat egin dute planarekin.

Gaur eman dute aurrekontuaren berri, eta aipamen berezia egin diote gazteen artean enplegua sortzeari, baita ekintzaileen bitartez lana sortzeari ere.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Nuria Lopez de Gereņu Confebaskeko idazkari nagusia, Damaso Casado UGT—Euskadiko idazkari nagusia eta Unai Sordo CCOOko EAEko idazkari nagusia izan dira gaurko bileran.

Genero indarkeriaren biktimentzako programa jarri du martxan Jaurlaritzak
Erasoak salatu dituzten emakumezkoei laguntzeko eta aholkatzeko programa jarri du abian aste honetan Eusko Jaurlaritzak. Tratu txarrak, bortxaketak eta sexu erasoak salatu dituztenentzat bideratu du programa, aurre egin behar dioten epaiketa prozesuan laguntzeko.

Herrizaingo sailak gaur eman du ekimenaren berri, eta  Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen zerbitzuak gidatuko du.

Erasoak jasan dituzten emakumeei laguntzeko, hainbat saio informatibo jaso dituzte profesionalek otsaila erdialdean.

Lanetan amiantoa antzemateko sistema bat proposatu die Osalanek udalei
Osalan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko erakundeak gaur amiantoari buruz aurkeztutako txostenean, besteak beste, lanetan hura antzemateko sistema bat ezartzeko proposatu die Euskal Autonomia Erkidegoko udalei. Eraberritzeko eta birgaitzeko eraikuntza lanak —pribatuak zein udalenak— egiteko lizentziak eskatzen direnean lan horietan amiantoa dagoen ala ez jakiteko litzateke sistema.

Osalan prestu azaldu da udal teknikariei prestakuntza emateko.

Urte askoan amiantoaren arriskuak ezkutuan egon dira substantzia horrekin kontaktuan lan egiten zuten langileentzat. Amiantoa, bere ezaugarri fisiko eta kimikoengatik, eta daukan ekoizpen—kostu merkeagatik, asko erabili zen euskal industriaren arloan eta eraikuntzan joan den mendearen erdialdetik 2001era arte. Uurte horretan hasi zen  ezartzen Espainiako Estatuan amiantoa erabili, ekoiztu eta saltzeko debekua.

"Arriskua publikoki ez onartzeak zigor gehigarria ekarri die substantziak eragindako biktimei, langileei eta beraien familiei", esan du Sonia Perez Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan sailburuordeak.

Euskal Herrian amiantoa duten produktu asko geratzen dira oraindik. "Horrek lasaitzra galarazten digu, eta estatuan eta Europan dauden arautegiak zorroztasunez betetzera bultzatzen gaitu", azpimarratu du Sonia Perezek.

Itsaslapurretaren aurkako misioa 2014ra arte luzatzea hitzartu du EBk
Atalanta itsaslapurretaren aurkako misioa 2014ra arte luzatzea erabaki du Europako Batasunak. Indiako Ozeanoko eta Adengo Golkoko (Arabiako Itsasoa) nazioarteko merkataritza ontziei babes militarra emateko betebeharra du misioak.

Erabakia hartu dute, baina oraindik onartze ofiziala egiteke dagoela azaldu dute. Misioak 20 eta 25 itsasontzi artean izaten ditu inguru horretan. Beharrezkoa izanez gero, NATOko itsas armadaren laguntza izaten du.

Rufi Etxeberriak EAJri leporatu dio "bazterkeria politikoari" bide ematea
Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideak esan du EAJk ez duela bete akordio baztertzaileetan ez parte hartzeko ezarri zuen eredua. Atzo PP, PSOE eta CiUrekin testu bat hitzartu dute erakunde armatuari desegiteko eskatzeko, Espainiako Kongresuan.

"Hor Amaiur baztertu zuen, eta hori kezkagarria da. Argibideak eman beharko ditu", esan du Etxeberriak Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean.

Alderdi horiek hitzartutakoa ez dela aski azaldu du, irtenbide politiko baterako bide orria planteatzen ez duelako. "Sakoneko arazoa politikoa da, eta hitzarmen horrek ez du sakoneko arazoei irtenbidea emateko konponbiderik planteatzen".

ETA desegitearen inguruan Etxeberriak uste du ETAk jada egin zuela publiko erabaki "historikoa", borroka armatua uzten zuela, alegia. Orain horrek dakartzan ondorioak landu behar dira Etxeberriaren ustez, elkarrizketaren bidez eta nazioartearen esku hartzearekin.

Tartean, presoen gaiari heltzearen garrantzia azpimarratu du. "ETAren militanteak preso dauden bitartean ETA presente egongo da agenda politikoan", gaineratu du.

Berdelaren kuota bi astetan amai daiteke
Milioi bat kilo berdel arrantzatu dute arrantzaldia zabaldu den egunean. Itsasontzi bakoitzak 8.000 kilo arrantza ditzake gehienez, hala ere, lehen egunean itsasora irten diren itsasontzi kopuru altua kontuan hartuta, kuota bi astetan amaitu daitekeela ohartarazi dute. Hori horrela balitz, arrantzaleek antxoa arrantzatzea besterik ez lukete izango.

Ondarroan (Bizkaia) 500.000 kilo arrantzatu zituzten, 56 itsasontziren laguntzaz; Getarian (Gipuzkoa), aldiz, 200.000 kilo inguru. Hondarribian (Gipuzkoa) 150.000 kilo hartu zituzten, eta 20.000 kilo Pasaian (Gipuzkoa).

Aurrerapausorik ez da izan Gipuzkoako metaleko bileran
Hiru astean negoziazio mahaian elkartu gabe egon arren eta tarte horretan binakako bilerak egin arren, aurrerapausorik ez da izan Gipuzkoako metaleko lan hitzarmenaren negoziazioan. Precoren egoitzan bildu ziren atzo arratsaldean Adegi, ELA, LAB, CCOO eta UGTko ordezkariak. Sindikatuek Espainiako Gobernuak indarrean jarritako lan erreformaz baliatu nahi izatea leporatu diote patronalari. Erreforma horren eragina aztertu nahi du Adegik, eta martxoaren 17ra arte ez da beste bilerarik izango.

"Gipuzkoko metaleko lan hitzarmena deuseztu eta Espainiakoarengatik ordezkatu nahi du", salatu du ELAk. LABek ere arriskuan ikusten du Gipuzkoako ituna, eta zein den bere jarrera argitzeko eskatu dio enpresaburuen elkarteari. CCOOren esanetan, negoziazioak  "lan eskubideak ahalik eta gehien murrizteko" erabili nahi ditu Adegik. UGTk patronalari galdetu dio ea enpresa guztiek errespetatuko duten itun berria, erreformak aukera ematen duelako enpresetan hitzarmen propioak adosteko probintzia mailan hitzartutako baldintzak bete gabe.

KIROL EMAITZAK

Gutxienez 49 lagun hil eta 550 zauritu dira Buenos Airesen, tren istripu baten ondorioz
Gutxienez 49 lagun hil eta 600 zauritu dira Buenos Airesko tren istripu batean, C5N telebista kateak iturri ofizialak aipatuz esan duenez. Han 08:00ak zirela gertatu da istripua —Euskal Herriko 12:00etan—, Once auzoko tren geltoki batean, trenak nasaren aurka jo ondoren. Oraindik 30 lagun inguru harrapatuta daudela jakinarazi du Alberto Crescenti SAME Larrialdietarako Mediku Arreta Zerbitzuko arduradunak.

Juan Pablo Schiavi Argentinako Garraio sailburuak esan du trena 26 kilometro orduko abiaduran sartu dela geltokian eta, hori hala izanik, posible dela "balaztetan akatsen bat" egotea.

Nasaren aurka jotzearen ondorioz, bagoietako bat "ia sei metro sartu da aurrean zuen egituraren barruan", Schiavik azaldu duenez.

Erreskate lanetan SAMEren helikopteroak eta hamabost anbulantzia ari dira lanean.

Beste zortzi gorpu aurkitu dituzte 'Costa Concordia' itsasontzian
Italiako erreskate taldeek goizean lau gorpu eta arratsaldean beste lau aurkitu dituzte Costa Concordia itsasontzian. Haien artean bost urteko haur bat dago: Dayana Arlotti.

Ontzia urtarrilaren 13an hondoratu zen, Giglio irla parean. Orain arte 25 gorpu aurkitu dituzte eta zazpi lagun desagertuta daude —horien artean, ume haren aita—.

Francesco Schettino Costa Concordia—ko kapitaina atxilotu egin zuten, homizidioa, hondoratzea eta itsasontzitik arriskuan zeuden bidaiariak ateratzea lortu aurretik alde egin izana leporatuta.

Strauss-Kahn libre utzi dute, kargurik gabe
Frantziako Justiziak Dominique Strauss—Kahn (Frantzia, 1949) NDF Nazioarteko Diru Funtseko buru ohia libre utzi du gaur arratsaldean, kargurik gabe, baina hurrengo egunetan berriro epailearen aurrera joan beharko du. Lilleko prostituzio sare batekin duen ustezko loturagatik Frantziako Polizia Judizialak azken 30 orduetan atxilotuta eduki du.

Diru erabilera ilegala ere egozten diote. Delitu horiengatik hogei urteko kartzela zigorra jaso dezake.

Euren "festetara" joaten ziren emakumeak prostitutak zirenik ez zekiela esan du Strauss—Kahnek. "Batek lagun bat aurkezten dizunean, ez diozu galdetzen prostituta den", dio NDFko arduradun izandakoak bere biografian.

Polizia iturrien arabera, festa horiek Paris, Lille, Brusela eta Washingtonen izan ziren, Frantziako bi enpresariok antolatuta, eta kontua euren enpresei pasatuta. Strauss—Kahnek ukatu egun du festak zeinek ordaintzen zituela zekiela.

2011n ere sexuari lotutako auzi bat izan zuen: maiatzean New Yorken atxilotu egin zuten, hotel bateko zerbitzari bat bortxatzen saiatu izana leporatuta. Milioi bat dolarreko bermepean aske geratu zen urte bereko uztailean.

Frantziako Alderdi Sozialistako kidea da, eta NDFko buru 2007tik 2011ra arte izan zen.

Barcinak Osasunari ohartarazi dio ez diola zergetan faborerik egingo
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak Osasunari ohartarazi dio BEZ edo PFEZaren kasuan ez diola faborerik egingo bere exekutiboak. "Osasunak zergak guztiek bezala ordaindu behar ditu, eta are gehiago gaurkoa bezala egoera ekonomiko zailean", esan du Barcinak. "Herritarrei ahalegina egiteko eskatzen ari gara eta, beraz, zergetan ez dugu aldaketarik egingo".

Patxi Izko Osasunako presidenteak ukatu egin du gobernuari erreskate plana aurkeztu diola, baina aitortu du Nafarroako Ogasunarekin duen zorra 75 urtera ordaintzea eskatu duela.

"Betiere legea jarraituta", zergen ordainketa atzeratu daitekeela adierazi du Barcinak, "gaur egun egiten baitira halakoak", eta gaineratu du gobernuak Osasuna "ahal den gehien babesten" jarraituko duela, "Nafarroarentzat erreferentzia bat baita". Babesletza lortzeko edo futbol estadio berriaren kasuak aipatu ditu.

Rubalcaba: "Legea zorroztasunez betetzea da bakea lortzeko bide bakarra"
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak esan du legea "zorroztasunez" betetzea dela bakea lortzeko bide bakarra, eta elkarbizitza lortzeko lan egitearen alde agertu da, "ahanzturarik gabe" eta "inork historia berridatz dezan utzi gabe".

Fernando Buesa PSE—EEko kidearen eta Jorge Diez haren bizkartzainaren omenaldian izan da gaur Rubalcaba, Gasteizen. Biak 2000. urteko otsailaren 22an hil zituen ETAk. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere joan da ekitaldira, senide eta lagunei babesa eskaintzeko.

ETAk jarduera armatuaren amaiera iragarri ondorengo aroa "konplexua" da, Rubalcabaren ustetan, eta, haren arabera, "demokratek jarraikortasunaren, inteligentziaren eta erabakitasunaren beharra izango dute, aztarnak sakonak direlako".

Aralarrek alderdikideei galdetuko die Amaiurreko eragileekin koalizioa osatzearen inguruan
Aralarrek alderdiko kideei galdetuko die Amaiur osatzen duten alderdiekin berriro koalizioa osatzeko proposamenari onarpena ematen dioten. Martxoaren 3an egingo duen Hegoaldeko batzarrean aztertuko dute gaia, datozen hauteskundeei begira. Dagoeneko "hitz egiten ari direla" jakinarazi du Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak, baina alderdikideen oniritzia beharrezkoa da haren ustez, "negoziazioekin modu formalago batean jarraitzeko".

Akordioa, ordea, hauteskundeetatik haratago doala nabarmendu du gaur Donostian emandako prentsaurrekoan. "Etorkizuneko helburua eta ideologia—helburua" ere edukiko lituzke akordioak. Zabaletarekin batera izan dira Igor Lopez de Munain Arabako koordinatzailea eta Rebeka Ubera antolaketa idazkaria.

Zabaletak onartu du proposamenarekiko "sektore kritiko bat" badagoela, baina argitu du proposamena ez dela "baztertzailea". Horrez gain, Zabaletak gogorarazi du Aralarren izaera beti egon dela lotuta "bakea bultzatzearekin eta bide politikoak erabiltzearekin".

"Amaiur koalizioak lortu dituen emaitzak inoiz ezker abertzale eta pluralak hauteskunde orokor batzuetan lortu dituen emaitza onenak dira", esan du Zabaletak. Horregatik, "euskal gizarteak azaldu duen jokaerari ezin zaio muzin egin", gaineratu du.

Eguna iruditan